242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Sunbillako Udalak, 2021eko urriaren 1ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen indargabetzea Sunbillako Udaleko Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen duen ordenantza, ez baitu baliorik, indarren jarri delako apirilaren 14ko 27/2021 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra sortu eta arautzen duena.

Espedientea jendaurrean jartzen da hogeitamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia erreklamazio, kexa edo oharrik gabe iragaten bada, ordenantzaren indargabetzea behin betiko onetsitzat joko da.

Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Sunbillan, 2021eko urriaren 5ean.–Alkateordea, José Francisco Errandonea Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2114565