242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1270. lurzatian. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2021eko maiatzaren 6ko erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Orkoiengo 1. poligonoko 1270. lurzatiaren xehetasun-azterketa (Jose Maria Iribarren kalea), Jaime Alfonso Goldarazek sustatua.

Espedientea jendaurrean egon da 20 egun baliodunean, beharrezko iragarkiak egin ondoan, eta jarritako alegazioak ezeztatu egin dira. Hortaz, Udalbatzak, 2021eko irailaren 16an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi du xehetasun-azterketa hori.

Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan eta publikoa izan dadin; hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Orkoienen, 2021eko irailaren 28an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2114490