242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NABASKOZE

Aldaketa herri-larreen ordenantzan. Behin betiko onespena

Nabaskozeko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeak, 2021eko maiatzaren 12an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Herri-larreak arautzen dituen ordenantza.

Jendaurrean egoteko epea ireki zen, bat etorriz uztailaren 2ko 2/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa). Epea bukaturik, ez da erreklamaziorik aurkeztu. Beraz, Nabaskozeko Kontzejuak, 2021eko irailaren 20an egindako bilkuran, behin betiko onetsi zuen aipatutako ordenantzaren aldaketa. Jarraian, testu osoa ematen da argitara.

“Aurreko ordenantzaren 3. artikuluko b) letrak indarrean jarraitzen du. Horren arabera, bi urte behar dira udal erroldan auzotar gisa inskribaturik”.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Nabaskozen, 2021eko urriaren 6an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Mercedes Rodrigo Inchusta.

Iragarkiaren kodea: L2114602