242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Herri-lurretako larreen aprobetxamenduak. Enkante publikoa

Miranda Argako Udalak, ahozko proposamen bidezko jendaurreko enkantea iragartzen du herri-lurretako larreen aprobetxamendua esleitzeko (Carnicería Bazkalekua); hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 143. artikuluan eta Nafarroako toki entitateen ondasunen erregelamenduaren 156. artikuluan xedatuarekin. (Erregelamendu hori urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretu bidez onetsi zen).

Enkantea 2021eko urriaren 28an eginen da, arratsaldeko zazpietan, Miranda Argako Herriko Etxeko bilkura aretoan.

Baldintza agiria interesdunen eskura dago, udaletxeko bulegoetan eta kontratazio atarian.

Miranda Argan, 2021eko urriaren 8an.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2114881