242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan

Martzillako Udalak, 2021eko irailaren 30ean egin ohiko bilkuran, erabaki zuen enkantean jartzea laborantzako herri-lurren aprobetxamendua; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 143. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 156. artikuluarekin (erregelamendu hori onetsi zen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez):

Xedea:

–Ponderosa alderdia.

4. lotea: 4. poligonoa, 750. lurzatia, D azpilurzatia, F zatia,13.754 m².

9. lotea: 4. poligonoa, 744. lurzatia, A azpilurzatia, K zatia,11.881 m².

–Sakabanatuak.

  • 1. poligonoa, 171. lurzatia: 1.463 m².
  • 4. poligonoa, 674. lurzatia: 1.733 m².
  • 6. poligonoa, 73. lurzatia: 2.092 m².
  • 6. poligonoa, 109. lurzatia: 1.431 m².
  • 8. poligonoa, 124-H. lurzatia: 2.694 m².

Adjudikatzeko modua: gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa.

Zenbatekoa: 38,46 euro erreguko eta urteko.

Adjudikazioaldia: behar den denbora tartea, adjudikazioaldia amai dadin banaketa berria egiteko unean.

Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago Martzillako Udalaren bulegoan (La Cava plaza, 1, 1.a - 31340, Martzilla).

Eskaintzak aurkezteko epea: 15 egun natural, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Martzillan, 2021eko urriaren 4an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2114539