242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Aldaketa, rokodromoa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Ledeako Udalak, 2021eko irailaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen rokodromoa arautzen duen ordenantza.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, rokodromoa arautzen duen ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsita geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ledean, 2021eko urriaren 6an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2114774