242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Udalaren ordenantza, arautzen duena etxebizitza eskatzen eta eskaintzen dutenen udal erregistroa. Hasierako onespena

Leringo Udalak, 2021eko irailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen udal ordenantza bat, arautzen duena Lerinen etxebizitza eskatzen eta eskaintzen dutenen udal erregistroa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, hasiera batean onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurrean egoteko aldia iraganik inork alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera, argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lerinen, 2021eko irailaren 30ean.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L2114414