242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Beti Kozkor Kirol Elkartearen funtzionamendu-arauen hasierako onarpena

Lekunberriko Udalaren Osoko Bilkurak, 2021eko irailaren 30ean egindako bilkuran, Club Deportivo Filial Beti Kozkor Kirol Elkartearen funtzionamendu arauak hasiera batean onartzea erabaki du.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, onartutako barne-araudia jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egin ahal izan ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, Beti Kozkor Kirol Elkartearen funtzionamendu-arauak behin betiko onartuko dira, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Lekunberrin, 2021eko urriaren 1ean.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2114599