242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

1-6/2021 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Girgillaoko Udalak, 2021eko abuztuaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketak egitea 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egunean, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Etxarren Girgillaon, 2021eko urriaren 5ean.–Alkatea, Fco. Javier López de San Román Laño.

Iragarkiaren kodea: L2114546