242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Herri-lurretako aprobetxamenduaren zuzeneko eta lehentasunezko adjudikazioa herritarren artean

Funesko Udalak 2021eko irailaren 30ean egin bilkura arruntean erabaki duena bete beharrez, 10 egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, indarrean den araudiko baldintzak betetzeagatik eskubidea izan uste duenak herri-lurrak esleitzeko eska dezan, laborantzarako. Udaleko administrazio zerbitzuek zinpeko deklarazioaren eredua emanen diete eskatzaileei, eta han zehaztuko dira zein diren eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak; Funesko herri-lurretako ondasunak arautzen dituen ordenantzako 35. artikuluan adierazitako berberak, hain zuzen.

Funesen, 2021eko urriaren 5ean.–Alkatea, Ignacio F. Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2114776