242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DORRAO

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Dorraoko Kontzejuak, behar bezala baimenduta, iragarri du gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoa, oihan lote baten aprobetxamendua adjudikatzeko (PEFC 005/2021 baso-ziurtagiria):

–1. lotea: La Barga Mendian (Zb. 458 CMUPN).

• Parajeak: Atazabal, Leziza, Tozinolantegi eta Oalarregoikoa (45,8 ha unadak eta 28 ha errealak).

• Espezieak: Pagoa (fagus sylvatica).

• Bolumena: 3.103,7 m³ (2.268 m³ enbor eta 835,1 m³ egur).

Kopuru horrek mozketa-bolumen osoari egiten dio erreferentzia. Kopuru horretatik, 350 m³ eman beharko zaizkie auzokoei, su-egur gisa erabil dezaten. Horregatik, balorazioa egiteko, ez da kontuan hartu kopuru hori; izan ere, basogintza-enpresak 2.753,7 m³ atera ahal izango ditu.

• Lizitazioaren prezioa: 53.922,64 euro, BEZik gabe.

Enkantean parte hartzeko proposamenak Ergoienako Herriko Etxeko Idazkaritzan aurkeztuko dira, eta haiekin batera prezioaren %2 behin-behineko fidantzatako pausatu izanaren gordekina eta baldintza ekonomiko-administratiboen agirian sarturiko erantzukizunpeko aitorpena. Horretarako dokumentazioa aurkezteko epea bukatuko da 2021eko azaroaren 25ean, eguerdiko 14:00ak baino lehen.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak Ergoienako Udaletxeko webgunean daude ikusgai, interesdunen eskura (www.ergoiena.com).

Honen berri ematen dizut, interesa izanik, zure proposamena aurkeztu dezazun.

Dorraon, 2021eko urriaren 8an.–Presidentea, Idoia Resano Igoa.

Iragarkiaren kodea: L2114798