242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Jarduera-lizentzia. Baimena

Bete dadin martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa, aditzera ematen da lizentzia-jarduera bat eman dela, honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako:

Lizentzia eman den eguna: 2021-0251 Ebazpena, 2021eko irailaren 28koa.

Sustatzailea: Doto Textil SL.

Jarduera: ehungintza-jantzigintzako lantegia.

Posta-helbidea: I. industrialdea, A kalea, 2B (3. pabiloia).

Katastroko erreferentzia: 5. poligonoa, 370. lurzatia, 5. azpieremua, 1. hiri-unitatea.

Cintruenigon, 2021eko urriaren 1ean.–Alkate udalburua, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2114542