242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4141E/2021 EBAZPENA, irailaren 27koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez 50.000 euroko gastu gehigarria baimentzen baita 2021ean langabeendako prestakuntza ekintzak egiteko, gero horiek kontratatzeko konpromisoarekin. DDBN identifikazioa: 541791.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 21eko 4513E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat egin eta oinarri arautzaileak ezarri ziren, banakako ebaluazio araubidean, dirulaguntzak eman daitezen 2021ean langabeendako prestakuntza ekintzak egiteko, gero horiek kontratatzeko konpromisoarekin. Ebazpen horren 3. artikuluan, adierazi zen zenbateko gehigarri bat baimentzen ahal zela, 200.000 eurokoa gehienez ere.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 19ko 2884/2020 Ebazpenaren bidez, 150.000 euroko gastu gehigarria baimendu zen. Dirulaguntza horiek emateko aurrekontu-zuzkidura agortu denez, bidezkoa da berriz ere 50.000 euroko gastu gehigarria baimentzea jasotako eskaerei erantzun ahal izateko.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 55. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 50.000 euroko gastu gehigarria baimentzea dirulaguntza publikoen deialdi bat finantzatzeko, 2021ean Nafarroako Foru Komunitatearen eremuko langabeendako prestakuntza ekintzak egiteko, gero horiek kontratatzeko konpromisoarekin, “Enplegu konpromisoa duten eta hainbat taldetarako diren prestakuntza ekintzak. Konferentzia sektoriala” izeneko 950002 96200 4709 242104 partidaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko irailaren 27an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2114229