242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

7/2021 aurrekontu-aldaketa eta 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa. Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2021eko irailaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zituen 7/2021 aurrekontu-aldaketa (aparteko kredituak) eta 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa.

Bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea), behin betiko onespena argitaratzen da, dagozkion ondorioak izan ditzan. Onespen hori bide hauetakoren bat erabiliz aurkaratzen ahal da:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

7/2021 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kredituak

EUROAK

1.3420.7680004

Dirulaguntza Iberoko Kontzejuari, pilotalekua estaltzeko

225.000,00

1.4540.7680005

Dirulaguntza Asiaingo Kontzejuari, Asiain-Egillor biderako

10.000,00

1.4910.7820001

Hitzarmena Guifi.net fundazioarekin, zuntz optikoa instalatzeko Zendean

70.000,00

APARTEKO KREDITUAK, GUZTIRA

305.000,00

Finantzaketa:

EUROAK

1,87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

305.000,00

FINANTZAKETA, GUZTIRA

305.000,00

Aldaketak, kapituluka

EUROAK

GASTUAK

7. KAPITULUA

305.000,00

GASTUEN AURREKONTUAREN IGOERA, GUZTIRA

305.000,00

DIRU-SARRERAK

8. KAPITULUA

305.000,00

DIRU-SARREREN AURREKONTUAREN IGOERA, GUZTIRA

305.000,00

2021eko AURREKONTUA BETEARAZTEKO OINARRIEN ALDAKETA

29. oinarria.–17. zenbaki berria sartzea.

“17. 2021eko ekitaldirako aurrekontuko 1.3420.7680004 gastuen aplikazioa (Dirulaguntza Iberoko Kontzejuari, pilotalekua estaltzeko) betearazteko emanen den dirulaguntza bideratuko da dagokion lankidetza-hitzarmenaren bidez.

Oltza Zendeako Udala saiatzen ari da gune erdiestaliak paratzen Oltza zendeako zenbait herritan. Erabilera publikorako guneak izanen dira, herritarrek erabil ditzaten aisialdiko jarduerak, kirola eta kultur jarduerak egiteko. Gehienetan herriko plaza izanen da toki hori, han elkartzen baitira herritarrak eta han egiten baitute bizitza. Gure klimatalogia dela eta, urteak dira Oltza Zendeako Udalak karpak erosten edo alokatzen dituela jarduera horiek egin ahal izateko. Jarduera batzuk azken unean bertan behera utzi edo beste nonbaiten egin behar izan dira klimatologia dela eta. Kontuan izan behar da, orobat, Oltza Zendeako Udalak kultur jarduera asko antolatzen dituela eta horregatik duela gune erdiestali horien premia.

Kasu honetan, Iberoko pilotalekua zati batean estaltzeari ekingo zaio, kontzeju horrek urteak baitaramatza proiektu hori aldarrikatzen. Herri handia da, jende asko bizi da han –gazteak, gehienbat– eta eguraldi txarra egiten duenean ez dute non elkartu. Halaber, pilotalekuaren zati bat estaltzea erabaki da, hain zuzen, herriaren erdigunean dagoelako, eta herriko plazatzat hartu izan delako, han elkartzen baitira bizilagunak. Bestalde, Iberoko Kontzejuak beti laga izan dio instalazio hori Udalari jarduerak egiteko.

Iberoko Kontzejuaren egoera ekonomikoa ikusita, bada, uste dugu Udalak ahalegina egin behar duela eta proiektu ekonomiko hori babestu. Halaber, lankidetza-hitzarmenak sinatu beharko ditu Oltza zendeako herritarrek ahalik eta gehien erabil dezaten instalazio hori (zinema, kirol eskolak, erakusketak, Zendeako jaiak, hitzaldiak, pilota partidak eta abar).”

29. oinarria.–18. zenbaki berria sartzea.

“18. 2021eko ekitaldirako aurrekontuko 1.4540.7680005 gastuen aplikazioa (Dirulaguntza Asiaingo Kontzejuari, Asiain-Egillor biderako) betearazteko emanen den dirulaguntza bideratuko da dagokion lankidetza-hitzarmenaren bidez.

Amaitu dira Ibai Parkeko obrak Oltzako udalerriaren zatian (Arazuriko zubi berriaren eta Iberoko Isterria zubiaren artekoa, zehazki), eta bi administrazioek zera nahi dute: ibai inguruko bide zaharrak lehengoratu, mugikortasuna bultzatzeko. Ildo horretan, egoki iritzi diote lehendabizi Beasoain-Egillor eta Asiain herriak lotzen dituen bidea berreskuratzeari (bidea bi kontzejuena da).

Proiektua finantzatuko dute, batetik, Iruñerriko Mankomunitateak eta, bestetik, Nafarroako Gobernuaren Garraio Zuzendaritza Nagusiak.

Eta Asiaingo eta Beasoain-Egillorko kontzejuek dagokion lankidetza-hitzarmena sinatu beharko dute. Beasoain-Eguillorko Kontzejuak modu bateratuan lizitatu, adjudikatu eta formalizatuko du obren kontratu administratiboa. Ondoren, Asiaingo Kontzejuari likidatuko zaio dirulaguntza deskontatu eta gero geratzen den defizita. Defizit hori, hain zuzen, erdibana banatuko da kontzejuen artean.

Oltza Zendeako Udalak interesgarri deritzo Asiaingo Kontzejuari dirulaguntza bat emateari, bat etorriz dagokion ekarpenarekin. Izan ere, Udalak berebiziko interesa du Arakil ibaiaren inguruko kontzejuak lotuko dituen ibai pasealeku baten sorreran, bai eta herri horiek ondoko udalerriekin lotzearekin, ulertzen baitu gure udalerriko bizilagun guztien gozamenerako izango dela.”

29. oinarria.–19. zenbaki berria sartzea.

“19. 2021eko ekitaldirako aurrekontuko 1.4910.7820001 gastuen aplikazioa (Hitzarmena Guifi.net fundazioarekin, zuntz optikoa instalatzeko Oltza zendean) betearazteko emanen den dirulaguntza bideratuko da dagokion lankidetza-hitzarmenaren bidez.

Internetik ez edukitzeak edo nahikoa indarra eta abiadura ez edukitzeak arrakala digitala eragiten du. Oltza zendeako kontzejuetan hori gerta ez dadin, beharrezko teknologiaz hornitu behar dira kontzejuok.

Helburu hori lortzeko, bada, telekomunikazio sare ireki, libre eta neutrala sustatzeko proiektu bat garatu behar da kontzejuetan, bizilagun guztiek izan dezaten zuntz optikorako sarbidea. Kasu honetan, entitate bakarrak bermatzen du hori instalatzea kontzeju guztietan kostu kontrolatu batekin: Fundació Guifi.net delakoak. Izan ere, merkatuko beste konpainiek ezin dute bermatu teknologia hori instalatu ahal izatea gaur egun azpiegiturarik ez duten kontzeju guztietan.

Horrek guztiak justifikatzen du, hortaz, dirulaguntza eman izana Fundació Guifi.net entitateari, ez baitago beste entitaterik bermatzen duenik zuntz optikoa instalatu ahal izatea Oltza zendeako kontzeju guztietan.”

Oltza zendean, 2021eko urriaren 1ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2114479