242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

3 eta 4/2021 aldaketak Kulturaren eta Besten Patronatuaren aurrekontuan. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2021eko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen 3/2021 eta 4/2021 aurrekontu-aldaketak onestea Kulturaren eta Besten Patronatuaren aurrekontuan.

Aurrekontu-aldaketa horiek Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Burlatan, 2021eko urriaren 4an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2114498