242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Xehetasun azterlana, Elizondoko Giltxaurdi kaleko 25. zenbakian. Hasierako onespena

Baztango Udalak 2021eko irailaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, 5. puntuan hasiera batean onartu zuen Cesar Irualba Asurmendik Giltxaurdi 25 jabekideen komunitatearen izenean aurkeztutako xehetasun azterlana, Elizondoko Giltxaurdi 25. zenbakian igogailua jartzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2021eko irailaren 23an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2114534