242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Aurrekontua aldatzeko 5/2021 espedientearen hasierako onarpena

Bakaikuko Udalaren Osoko Bilkurak 2021eko irailaren 14an egindako bilkuran, 5/2021 aurrekontua aldatzeko espedienteari hasierako onarpena ematea erabaki zen.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aurrekontu eta gastu publikoaren arloan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluaren eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 284. eta 276. artikuluen arabera, espediente hau jendaurrean jarriko da 15 egun balioduneko epean Udal Idazkaritzan, nahi duenak azter dezan eta, hala badagokio, erreklamazioak aurkez ditzan.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, horrela onartutako espediente hori behin betikotzat joko da.

Bakaikun, 2021eko irailaren 14an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2114703