242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Bizitegitarako hiri-lurzoruan portxeak eraikitzea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Altsasuko Osoko Bilkurak, 2021eko irailaren 29an egin osoko bilkuran, Altsasuko bizitegitarako hiri-lurzoruan portxeak eraikitzea arautzen duen udal ordenantza hasiera batean onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek hura aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Altsasun, 2021eko urriaren 5ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2114751