242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, administrari-ofizialaren bi lanpostu oposizio bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko. Kontratazio agindua

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Lehendakariak 2021eko urriaren 1ean, ondoren transkribatzen den ebazpena onetsi du:

“2021eko uztailak 6ko 29/2021 Ebazpenaren bidez, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura jardungo duten administrari-ofizialaren bi lanpostu oposizio bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdia arautuko zuten oinarriak onartu ziren.

Ikusita Epaimahaiak egindako akta eta izendapen proposamena, Iragarki Ohol zein Mankomunitatearen web orrian argitaraturikoa.

Hau guztiagatik,

EBAZTEN DUT:

1.–Sofía Suarez Sanabria andrea eta Ricardo Rebolé Armendáriz jaunaren kontratazioa agintzea, administrari-ofizialaren lanpostuak C mailan eta lan kontratudun finko moduan bete ditzaten.

2.–Ebazpena jakinaraztea interesatuei, aipamen berezia eginez, gaur egungo kontratuan beharrezko eranskina formalizatu beharko dutela hilabete bateko epean.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean publikatzea.

Urrotz-Hirian, 2021eko urriaren 1ean.–Lehendakaria, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2114452