242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2104/2021 EBAZPENA, 2021eko urriaren 6koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoa aldatzen duena”, Gobernu Kontseiluak 2021eko urriaren 6an hartu zuen erabakiaren bidez onetsia.

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agindua ematen dut Gobernu Kontseiluak 2021eko urriaren 6an hartutako erabakia argitaratzeko. Erabaki horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoa aldatu da.

“NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen du plantilla organikoa onetsi egin behar dela. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, aplikatu beharrekoa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileei, Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, bidezkoa denean, lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta erregelamenduaren arabera ezarri diren ordainsari osagarriak esleituak dauzkatenak ere.

Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartu zuen erabaki baten bidez –zeina 2009ko urriaren 30ean errektoreak emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen–, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen ditu. Hain zuzen, 2020ko otsailaren 26an argitaratu zen azkenekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 39. zenbakian, errektoreak urtarrilaren 30ean emandako 182/2020 Ebazpenaren bidez.

Zerbitzu eta unitate organiko batzuek hala eskatu baitute, beharrezkoa da plantilla organikoan zenbait aldaketa egitea, zerbitzu eta unitate horien benetako beharretara egokitzeko.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2021eko urriaren 6an egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion

ERABAKIA:

Lehena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoaren aldaketak onestea. Eranskin gisa gehitu den oroitidazkian daude aldaketa horiek.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-taula elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki honek Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki-taula elektronikoan argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Gobernu Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako maila bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2021eko urriaren 6an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA

OROITIDAZKIA: NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETAK

2021. Urteko ekitaldia

A.–Lanpostuen aldaketak.

A.1. Lanpostuen lanaldiaren aldaketa:

Lanpostu honen atxikipena aldatu da:

IKERKETA ERREKTOREORDETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA / ZERBITZUEN ATALA

LANPOSTU ZK.

LANPOSTUA

HASIERAKO LANALDIA

AZKENEKO LANALDIA

403

OLko LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILEA

ARRATSALDEZ

GOIZEZ

Justifikazioa: lanaldiak lanpostuetako premietara egokitu dira.

IKERKETA ERREKTOREORDETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA / IKERKETA BILDUMEN ATALA

LANPOSTU ZK.

LANPOSTUA

HASIERAKO LANALDIA

AZKENEKO LANALDIA

216

OLko LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILEA

GOIZEZ

ARRATSALDEZ

Justifikazioa: lanaldiak lanpostuetako premietara egokitu dira.

KUDEATZAILETZA / ANTOLAKETA, KALITATE ETA PROZESUEN ZERBITZUA / UNIBERTSITATE ARRETARAKO ATALA/ UNIBERTSITATE ARRETARAKO BULEGOA

LANPOSTU ZK.

LANPOSTUA

HASIERAKO LANALDIA

AZKENEKO LANALDIA

813

OLko ADMINISTRARIA

SAIL ETA IKASTEGIETAKO LANALDI ZATITUA

GOIZEZ

Justifikazioa: lanaldia aldatu da zerbitzuaren antolamendu-premiengatik.

Iragarkiaren kodea: F2114763