1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
181C/2021 EBAZPENA, irailaren 2koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Noaingo Integración de Complementos Auxiliares SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.
Aztertu da Noaingo Integración de Complementos Auxiliares SL enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31100261012015), erregistro honetan 2021eko uztailaren 24an sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2021eko maiatzaren 21ean izenpetua eta 2021eko abuztuaren 10ean zuzendua, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistroari eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin.
EBAZTEN DUT:
1. Agintzea inskriba dadila Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan.
2. Xedatzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan.
Iruñean, 2021eko irailaren 2an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
Noaingo Integración de Complementos Auxiliares SL enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: F2113386