242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE-DEIA, Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 8ko 140E/2021 Foru Aginduaren aurka jarritako 376/2021 prozedura arruntaren barruan. Foru agindu horren bidez, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 18ko 92/2020 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen. Ebazpen horretan, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko prozedurako, eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko prozedurako lehiaketa-fasean merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetarako.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, ofizio bidez, 376/2021 prozedura arruntean gauzatutako administrazio espedientea igorri du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara. Administrazio espediente hori Tania Camino Sánchez andreak abiarazi zuen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak ekainaren 18an emandako 92/2020 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horretan Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduren lehiaketa-faseari dagokion merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetarako.

Ofizio horretan xedatutakoaz baliatuz eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluarekin bat, iragarki honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, hurrengo espezialitateetan:

–Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa.

  • Hezkuntza Orientazioa (gaztelaniaz).
  • Hezkuntza Orientazioa (euskaraz).

Interesdunak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio-Auzien Salara ager daitezke, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2021eko urriaren 7an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2114814