241. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 18a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU

Ur hornidura zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko epea, 2021eko bigarren lauhilekoa

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2021eko azaroaren 20an bukatuko dela epea, ur hornidura zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko, epez epe kobratzen baitira, 2021eko bigarren lauhilekoari dagokionez.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2021eko urriaren 22ean iragango dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2021eko urriaren 6ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2114792