241. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

350/2021 EBAZPENA, irailaren 28koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 141/2021 Ebazpena, onesten duena Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Hezkuntza Bereziko eta Lanbide Heziketako hezkuntza itunak aldatzea, 2021-2022 ikasturterako. Erabaki honek atzeraeraginezko ondorioak izanen ditu 2021eko irailaren 1etik.

Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuko zuzendariak, azterturik: abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 46. artikuluan xedatuari jarraikiz aurkeztutako eskaerak eta alegazioak, EDUCAN jasota dagoen matrikulazioa eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren aldez aurreko txostenak, txosten bat aurkeztu du apirilaren 13ko Itunak aldatzeari buruzko 141/2021 Ebazpenean eginiko aldaketei buruz. Aldaketa horiek atzeraeraginezko ondorioak izanen dituzte 2021eko irailaren 1etik hasita.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

1. 2021-2022 ikasturterako ituna aldatzea ikastetxe hauetan, atzeraeraginezko ondorioekin 2021eko irailaren 1etik hasita, eta honela geldituko dira:

–Haur Hezkuntza:

Luis Amigó (Mutiloabeiti): 11 unitate itundu dira.

Ibaialde (Lodosa): Unitate baterako ituna mantenduko da.

Andra Mari (Etxarri Aranatz): 3 unitate itundu dira.

San Cernin (Iruña): 11 unitate itundu dira.

–DBH:

Irabia-Izaga: 10 unitate itundu dira DBHko lehen zikloan (5 unitate lehen mailan eta beste 5 unitate bigarren mailan).

Miravalles-El Redín: 12 unitate itundu dira DBHko bigarren zikloan (6 unitate hirugarren mailan, eta 6 unitate laugarren mailan)

–Batxilergoa:

Nuestra Señora del Puy: 4 unitate itundu dira eta itunekoez gain, astean 20 eskola ordu gehigarri.

Fundación Educativa Jesuitinas: 4 unitate itundu dira eta itunekoez gain, astean 52 eskola ordu gehigarri.

Nuestra Señora del Huerto: 4 unitate itundu dira eta itunekoez gain, astean 12 eskola ordu gehigarri.

San Fermin ikastola: 7 unitate itundu dira.

2. Ebazpen hau jakinaraztea ikastetxe interesdunei. Ebazpen honen aurka ikastetxe interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jar dezake, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuan dagoen kontu-hartzailetza delegatuari, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko irailaren 28an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F2114380