241. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORORBIA

Eskumenen eskuordetzea ezeztatzea

Azaroaren 9ko 25/2020 Ebazpenaren bitartez, obra-lizentziak emateko eskumena eskuordetu zion Ororbiako Kontzejuak Oltza Zendeako Udalari. Ororbiako Kontzejuko buruaren otsailaren 5eko 1/2021 Ebazpenaren bitartez, ordea, eskuordetze hori ezeztatu egin zen, langileak lanera itzuli baitira. Hortaz, obra-lizentziak izapidetuko dira Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 39.1. c) artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Ororbian, 2021eko urriaren 5ean.–Kontzejuko burua, Jesús Gárriz Ezcurra.

Iragarkiaren kodea: L2114848