241. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2022ko plantilla organikoa.
Hasierako onespena

Orisoaingo Udalak, 2021eko irailaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2022. urterako plantilla organikoa.

Horrenbestez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan argitara eman, eta jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, aldizkari ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin.

Interesdun orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, aipatutako epean, eta jartzen ahalko dira egoki jotzen diren alegazioak eta erreklamazioak.

Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan (http://orisoain.sedelectronica.es).

Epe horretan haren aurkako erreklamaziorik jartzen ez bada, langileen plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da.

Orisoainen, 2021eko urriaren 6an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L2114598