241. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

471/2021 EBAZPENA, irailaren 26koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 161C/2021 Ebazpena zuzentzen duena (ebazpen horren bidez Berriobeitiko Neumáticos Iruña SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea onetsi zen).

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 161C/2021 Ebazpenaren bidez, Berriobeitiko Neumáticos Iruña SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki zen. 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 7koan. Bertan, Berriobeitiko Neumáticos Iruña SL enpresaren hitzarmen kolektiboaren kodea adierazten zen: 31008722012007.

Egiaztaturik hitzarmen kolektiboaren esparru funtzionala ez datorrela bat erregistroa egitean erabilitako kodearekin (izan ere, kode hori enpresa hitzarmenei dagokiena da, ez lantegi baterako edo batzuetarako hitzarmenei dagokiena) akatsa zuzentzen da, eta Neumáticos Iruña SL enpresaren Berriobeitiko eta Irurtzungo lantegietarako hitzarmen kolektiboari 31101911012021 kodea esleitzen zaio.

Erakunde honek gai horren ardura hartzeko duen eskumena ezarrita dago Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta lan hitzarmen kolektiboak eta akordio kolektiboak eta berdintasunerako planak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da egindako akatsa zuzentzea, eta horretarako, jasota geratzen da, Berriobeitiko Neumáticos Iruña SL enpresaren hitzarmen kolektiboaren kodea 31101911012021 dela.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 161C/2021 Ebazpenean atzemandako akatsa, eta jasotzea Neumáticos Iruña SL enpresaren Berriobeitiko eta Irurtzungo lantegietarako hitzarmen kolektiboaren kodea 31101911012021 dela.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau hitzarmen kolektiboaren negoziazio-batzordeari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da: TES 112/2021 C.

Iruñean, 2021eko irailaren 26an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2114224