241. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Funesko Musika Eskolaren 2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Honen bidez aditzera ematen da Funesko Udalak, 2021eko ekainaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela Funesko Musika Eskolaren 2021eko plantilla organikoaren espedientea.

Espedientearen informazio publikoaren izapidea iragan da, zeina hasi baitzen iragarkia argitaraturik 2021eko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 24an, eta ez da aurkeztu haren aurkako alegazio edo erreklamaziorik; hortaz, behin betikotzat jotzen da hasierako onespena.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako plantillaren aurka honako hauek aurkez daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluarekin.

b) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Funesen, 2021eko urriaren 6an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

FUNESKO MUSIKA ESKOLAREN 2021EKO PLANTILLA ORGANIKOA

IDENTIFIKAZIOA

LANPOSTUA

KOPURUA

EGOERA

ARAUBIDEA

MAILA

1

Musika Hizkuntzako, txikien bandako eta tronboiko irakaslea

1

Hutsik

Lan-kontratuduna

C

2

Flautako irakaslea

1

Hutsik

Lan-kontratuduna

C

3

Pianoko irakaslea

1

Hutsik

Lan-kontratuduna

B

4

Musika Hizkuntzako eta saxofoiko irakaslea

1

Hutsik

Lan-kontratuduna

B

5

Gitarra klasikoko irakaslea (hastapenak)

1

Hutsik

Lan-kontratuduna

B

6

Perkusioko irakaslea

1

Hutsik

Lan-kontratuduna

B

7

Gaitako eta gaita-danborreko irakaslea

1

Hutsik

Lan-kontratuduna

C

8

Tronpetako irakaslea

1

Hutsik

Lan-kontratuduna

C

9

Klarineteko irakaslea

1

Hutsik

Lan-kontratuduna

B

10

Biolineko irakaslea

1

Hutsik

Lan-kontratuduna

B

11

Kantu eta abesbatzako irakaslea eta musika eskolako zuzendaria

1

Hutsik

Lan-kontratuduna

B

L2114737

Iragarkiaren kodea: L2114737