241. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

2021eko aurrekontua betearazteko oinarriak.
Behin betiko onespena

Azagrako Udalak, 2021eko abuztuaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko ekitaldiko aurrekontua betearazteko oinarriak.

Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 6an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betikoz onesten dira; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontua betearazteko oinarri onetsiak interesdunen eskura daude Azagrako Udalaren idazkaritzaren bulegoetan eta egoitza elektronikoan, esteka honetan:

https://azagra.sedelectronica.es/transparency/061d1ed4-6dcf-465d-8012-196022a5ecaf/

Azagran, 2021eko urriaren 5ean.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2114588