241. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3792E/2021 EBAZPENA, irailaren 22koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena kentzen baitzaio martxoaren 25eko 494E/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako dirulaguntzen partidaren gastuari. Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emandako ebazpen horren bidez deialdia onetsi zen eta gastua baimendu zen, besteren konturako langileei dirulaguntzak emateko laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko, kontratazio bidez.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 25eko 494E/2021 Ebazpenaren bidez, onetsi zen: besteren konturako langileei dirulaguntzak emateko deialdia, laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko, kontratazio bidez; 200.000 euroko gastua baimentzea, 2021eko gastuen aurrekontuko “Suspertu plana. Besteren konturako langileentzako laguntzak kontziliaziorako” izeneko 950001 96100 4709 241115 partidaren kargura.

Kontuan hartuta 2021. urte osoan zehar eskaeren bolumena txikiagoa dela aipatutako laguntzak kudeatzeko zenbatekoa baino, eta beste gastu-konpromiso batzuei aurre egiteko.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ondorengo partida honetan esaten den kopuruko gasturako baimena kentzea:

Besteren konturako langileei laneko eta familiako bizitza bateragarri egiteko, kontratazioaren bidez dirulaguntzak emateko deialdia (Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 25eko 494E/2021 Ebazpenaren bidez arautu zen deialdi hori), 100.000 euro, 2021eko gastuen aurrekontuko “Suspertu plana. Besteren konturako langileentzako laguntzak kontziliaziorako” izeneko 950001 96100 4709 241115 partidaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute jurisdikzio-ordena eskudunari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuaren aurrean aldez aurretiko errekerimendua egiten ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan finkaturiko modu eta epeetan.

Iruñean, 2021eko irailaren 22an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2114186