241. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuari jarraituz, eta jendaurreko epean ez denez hasierako onespenaren aurkako alegaziorik egin, behin betiko onesten da Artazuko Udalaren 2021. urteko aurrekontua. Hortaz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, kapituluka laburturik.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2021eko 197. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 23an.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 31.000,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 3.500,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 23.712,80 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 61.206,23 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 8.501 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 1.020,88 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 128.940,91 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 24.011,21 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 40.515 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 55,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 36.870,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 15.140,32 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 12.349,38 euro.

Gastuak, guztira: 128.940,91 euro.

Artazun, 2021eko urriaren 4an.–Alkatea, Iñaki Arguiñano Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2114723