241. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZKOTZ

Eskumenen eskuordetzea ezeztatzea

Azaroaren 9ko 25/2020 Ebazpenaren bitartez, obra-lizentziak emateko eskumena eskuordetu zion Artazkozko Kontzejuak Oltza Zendeako Udalari. Kontzejuko Batzarrak, 2021eko irailaren 3an egindako bilkuran, ordea, erabaki zuen eskuordetze hori ezeztatzea, langileak lanera itzuli baitira. Hortaz, obra-lizentziak izapidetuko dira Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 39.1. c) artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Artazkotzen, 2021eko urriaren 5ean.–Kontzejuko burua, María Teresa Ciarra Torrens.

Iragarkiaren kodea: L2114604