241. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBONTZE

Herri-lurretako aprobetxamenduaren zuzeneko adjudikazioa herritarren artean

Arbontzeko Kontzejuak 2021eko irailaren 15ean egindako kontzeju irekian, onetsi zen hasiera ematea Kontzejuko belarren adjudikazioaren espedienteari, 8 urterako adjudikatu ere.

Horrenbestez, iragartzen da hogeita hamar egun naturaleko epea irekitzen dela, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek eskabidea aurkez dezaten, adjudika dakien Arbontzeko Kontzejuko herri-larreen aprobetxamendua, “aprobetxamenduaren zuzeneko adjudikazioa herritarrentzat” modalitatean, baldin bizilagunak badira eta betetzen badituzte ordenantza honetan ezarritako betebeharrak eta baldintzak, betiere jarraikiz Arbontzeko Kontzejuko herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzako baldintzei (2011ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 11koa) eta saio berean onetsitako baldintza-agiriari (Kontzejuko Idazkaritzan dago).

Eskabide eredua, aurkeztu beharreko agirien zerrendarekin batera, interesdunen eskura daude Kontzejuko Idazkaritzan.

Eta honen bidez argitaratzen da, orok jakin dezan, jarraikiz Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 199. artikuluari (erregelamendu hori onetsi zen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez).

Arbontzen, 2021eko urriaren 4an.–Kontzejuko burua, Rafael Alday Agirretxe.

Iragarkiaren kodea: L2114547