240. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Aldaketa puntual xehatua Udal Plan Orokorrean, bateragarria izan dadin hotelaren erabilera industriaren erabilerarekin 12. sektoreko 3. poligonoko 1119., 2353., 1174., 1175., 1190., 1774., 1778., 1803., 1821. eta 1829. lurzatietan. Behin betiko onespena

San Adriango Udalak, 2021eko irailaren 29an egindako osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

“Lehendabizi.–Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia, aldaketa puntual xehatu bat egiteko San Adriango Udal Plan Orokorrean, bateragarria izan dadin hotelaren erabilera industriaren erabilerarekin San Adriango 12. sektoreko 3. poligonoko 1119., 2353., 1174., 1175., 1190., 1774., 1778., 1803., 1821. eta 1829. lurzatietan. Sustatzailea San Adrián Inversiones SL da.

Bigarrena.–Espediente osoa lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko departamentu eskudunari bidaltzea, egindako txostenekin batera, gehienez ere hamar eguneko epean, onespen hau ematen denetik zenbatzen hasita, kontrola dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoarekin bat etorriz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 72.4 artikulua), eta Nafarroako Planeamenduaren Erregistroan inskriba dadin, Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua arautzen dituen urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 5.2.b) artikuluaren arabera.

Hirugarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, barnean sartutako hirigintza arauekin batera”.

San Adrianen, 2021eko irailaren 30ean.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2114513