240. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 46. lurzatian
(Errege kalea, 38). Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2021eko irailaren 14an egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 46. lurzatian (Noaingo Errege kalea, 38). Hona: hiri-jarduketarako plan berezian ezarritako eraikigarritasun baldintzak aldatzea eta etxebizitzen kopurua handitzea. Plana 2019ko 192. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 27an, eta EIPA SLk sustatu du.

2. Hiri-jarduketarako plan bereziaren sustatzaileari helaraztea hirigintzako betebeharren monetizaziotik heldu den zenbateko ekonomikoa ordaindu behar dela (eraikigarritasuna handitzearen lagapenaren %10, nahitaez laga beharreko azalerak, materializatu gabeak), plan honetatik heldu direnak eta lurzati honetan lehenago indarra zuenetik heldu direnak.

Monetizazio horren zenbatekoa 41.213,88 eurokoa da.

3. Sustatzaileari helaraztea hirigintzako betebeharrak ordaindu arte, ezin izanen direla eman lizentziak hirigintza-determinazioak gauzatzeko hiri-jarduketarako plan bereziaren aplikazio-eremuan (2. poligonoko 46. lurzatia, Noaingo Errege kalea, 38).

4. Erabaki hau eta hirigintzako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan zehaztu bezala, eta horren ale bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea erabaki hau hartu eta hurrengo hamar egunen barrenean, Plangintzako Erregistroan inskriba dadin.

Noain Elortzibarren, 2021eko irailaren 28an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2114540