240. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Aldaketa, toleratutako eta debekatutako erabilera xehatuen araubideetan, erabilera nagusiak eta baliokideak errespetaturik, UC-6, UN-3, UN-7, UN-8, AR-4 eta AR-5 unitateetan.
Behin betiko onespena

Doneztebeko Udalak, 2021eko otsailaren 17an egin ohiko osoko bilkuran, alegazioak ebatzita, behin betiko onetsi zuen Doneztebeko Udal Planaren aldaketa xehatu bat, Doneztebeko Udalak sustatua, toleratutako eta debekatutako erabilera xehatuen araubideak aldatzeko xedez, erabilera nagusiak eta baliokideak errespetaturik, UC-6, UN-3, UN-7, UN-8, AR-4 eta AR-5 unitateetan.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin.

Behin betiko onespenaren aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, testu arauemailea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donezteben, 2021eko abuztuaren 23an.–Alkate udalburua, Leire Ortuoste García.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2114555