240. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERBINTZANA

Oposizio-lehiaketa, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu baterako, zeinak baititu lan-kontratu finkoa eta lanaldi osoa. Izendapena

Deialdi bat egin zen oposizio-lehiaketa bidez bete zedin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, lan-kontratu finkoa eta lanaldi osoa zituena, Berbintzanako Udalaren zerbitzuko, eta argitaratu zen 2021eko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 23an. Hala, oposizio-lehiaketako probetako epaimahaiak igorritako proposamenarekin bat, Alkatetzaren 2021eko urriaren 5eko 176/2021 Ebazpenareni bidez, erabaki zen Javier Chocarro Suescun izendatzea, bera baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia. Plantilla organikoan 3-B 2 zenbakia duen lanpostua beteko du; Berbintzanako Udalaren brigadari atxikia dago.

Jakitera ematen da, jarraikiz ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuko I. eta II. tituluei (foru dekretu horren bidez onetsi zen lan-kontratudun finkoak Administrazio Publikoetan sartzeko erregelamendua), eta legez egokiak diren gainerako ondorioetarako.

Berbintzanan, 2021eko urriaren 5ean.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2114746