240. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

110/2021 EBAZPENA, irailaren 21ekoa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jarraibideak onesten baitira, Lanbide Heziketako irakaskuntzez gain, araubide bereziko kirol irakaskuntzak ere ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua arautzeko 2021-2022 ikasturtean.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak ebazpen hau onestearen aldeko txostena aurkeztu du. Ebazpenaren xedea da indarreko araudiaren alderdi batzuk zehaztu eta garatzeko balioko duten jarraibideak onestea, horri esker behar bezalako antolaketa eta funtzionamendu egokia lortzeko, Lanbide Heziketako irakaskuntzez gain, araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoetan, 2021-2022 ikasturtean, haien autonomiaren esparruan.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Eranskinean ageri diren jarraibideak onestea. Jarraibide horietan Nafarroako Foru Komunitatean, Lanbide Heziketako irakaskuntzez gain, araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua arautzen dira 2021-2022 ikasturterako.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta haren eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora eta ukitutako ikastetxeetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko irailaren 21ean.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

ERANSKINA

Jarraibideak, Lanbide Heziketako irakaskuntzez gain, araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua arautzeko 2021-2022 ikasturtean.

Ikasturte hasierako jarraibideek indarreko araudiaren alderdi batzuk zehaztu eta argitzen dituzte, eta arautu gabeko beste batzuk arautzen, ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua hobetzeko. Horrez gain, ikasturtean lehentasunez landu behar diren ildoak ezartzen dituzte.

Jarraibideak hiru kapitulutan daude bereizita:

Lehenbizikoa ikastetxe bateratuaren plangintzari buruzkoa da, eta zenbait ohar ditu araubide bereziko kirol irakaskuntzetako zikloen ezaugarri berariazkoen gainean.

Bigarrenean, antolaketa-alderdi berariazko batzuk zehazten dira, beharrezkoak direnak araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen funtzionamendurako.

Hirugarrenean, irakaskuntza hauetan erabilienak diren arauak azaltzen dira.

I. kapitulua.–Ikastetxe bateratuaren plangintza.

Abuztuaren 24ko 93/2021 Ebazpenean adierazitakoa aintzat hartzeaz gain, non jarraibideak onesten baitira 2021-2022 ikasturtean hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua arautzeko, honako alderdi hauetan arreta berezia jarri beharko dute, Lanbide Heziketako irakaskuntzez gain, araubide bereziko kirol irakaskuntzak ere ematen dituzten ikastetxeek:

1.–Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak ezarri duen ‘Jarduketa Planarekin’ lotutako kirol irakaskuntzei buruzko neurrien berrikuspena eta programazioa.

Kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek berraztertu beharko dituzte Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak ezarri duen ‘Jarduketa Planean’ aipatzen diren jarduketa-ildo estrategikoekin lotutako neurriak, eta horiek aldatu, beharrezkoa bada. Ildo horiek uztailaren 28ko 93/20201 Ebazpenaren 1. jarraibidean garatzen dira.

Hona hemen sei ildo estrategiko horiek:

a) Berrikuntza metodologikoa eta teknologikoa.

b) Lanbide informazioa eta orientazioa hobetzeko modu erabakigarrian laguntzea.

c) Lanbide Heziketa Duala garatzea eta finkatzea.

d) Kanpoko ekintzak sustatzea.

e) Ikastetxearen identitatea ezaugarritzea.

f) Genero ikuspegia txertatzea.

Ildo horiei bi gehiago erantsi zaizkie; honako hauek:

g) Lanbide gaitasunaren egiaztapena.

h) Lanbide Heziketa egiaztagarria.

2.–Araubide bereziko kirol irakaskuntzen berariazko planen berrikuspena eta programazioa.

Ikastetxeek bertan ezarritako araubide bereziko kirol irakaskuntzekin loturiko planak berrikusi eta, beharrezkoa bada, aldatuko dituzte. Plan, programa eta proiektu horiek abuztuaren 24ko 93/2021 Ebazpenean adierazitako Urteko Jarduketa Planaren (UJP) 5. kapituluan sartuko dira, eta horretarako ebazpen horren 3.5 jarraibidean ezarritako gidalerroak aplikatu beharko dira.

3.–Araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek araubide bereziko kirol irakaskuntzei buruzko ‘Jarduketa Plana’ prestatzen laguntzea.

Araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetako gobernu organoek ‘Jarduketa Plana’ prestatzen lagun dezaten sustatzeko, ikastetxeko zuzendariak, barne prozesu bat egin ondoren, ikastetxeko gobernu organoen parte-hartzea bermatuko duena eta ikastetxeak berak erabakitzen duena, txosten idatzi bat bidaliko dio Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariari, egoki jotzen diren proposamen edo iradokizunekin, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak kontuan har ditzan hurrengo bi urteetarako Jarduketa Plana prestatzeko orduan.

Txosten hori 2021eko abenduaren 31 baino lehen bidaliko da, eta alderdi hauek jorratzen ahalko ditu: tituluak berritzea, prestakuntza eskaintza, enplegurako prestakuntza, lanbide informazioa eta orientazioa, berrikuntza, antolaketa eta kudeaketa eredua eta/edo ikastetxeak nahi duen beste edozein alderdi.

4.–Programazio didaktikoak.

Araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek modulu guztien programazio didaktikoak prestatu beharko dituzte, eta dagokien plangintza dokumentuan jasoko dira.

Programazio didaktikoetan gauzatzen da nola garatuko den curriculuma ikasgelan. Programazio didaktikoetan alderdi hauei erreparatuko zaie bereziki:

a) Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren curriculum berria duten zikloak ezartzearen ondorioz egin beharreko egokitzapena, halakorik behar bada.

b) Urriaren 21eko 93/2014 Foru Aginduaren 6. artikuluan adierazitakoa, ebaluazio prozesuaren plangintzarako irizpideei dagokienez eta arlo horretan erabakiak hartzeari dagokionez.

c) Kontingentzia planetik etortzen diren adierazpenak kontuan izanda egin behar diren egokitzapenak, izan litezkeen egoeren arabera.

Ikasleek programazio didaktikoen oinarrizko alderdiei buruzko informazioa jaso beharko dute, ikastetxe bakoitzak ezartzen duen bidearen bitartez, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarri bezala. Foru agindu horren bidez, ikasleak ebaluatzeko prozesuan erreklamazioak egiteko sistema ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ematen diren unibertsitatez kanpoko irakaskuntzetarako.

Orobat, ikasleek, ikastetxe bakoitzak ezartzen duen prozeduraren bidez, erreklamazio sistemaren berri jasoko dute, hain zuzen ere maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Aginduan ezarritakoaz, honako hauei dagokienez: erreklamazio motak, prozedurak eta erreklamazioak jartzeko epeak.

II. kapitulua.–Antolaketari dagozkion alderdiak.

1.–Irakasle espezialistak.

Indarreko tituluetan eta curriculumetan ezarrita dagoenez, araubide bereziko kirol irakaskuntzako zikloek irakasle espezialistei esleitzen diete modulu desberdinetan irakasteko eskumena.

Kontratazioa publikotasun, merezimendu eta gaitasun printzipioei jarraikiz egin zedin, Hezkuntza Departamentuak izangaien zerrendak osatzeko deialdiak egin zituen, irakasle espezialistak izendatu edo aldi baterako kontratatze aldera, berariazko blokearen moduluak irakas zitzaten mendi-ibiltaritzako hasierako zikloan, mendi ertaineko bigarren ikasmailan eta eskaladako bigarren ikasmailan. Honako hauek dira irakasle espezialistei esleitutako berariazko blokeko moduluak:

–Mendi-ibiltaritzako hasierako zikloa: ‘Mendi-ibiltaritzako gidari-lana’ eta ‘Behe mendietako ingurune fisikoa eta giza ingurunea’. ‘Aisialdia’ berariazko blokeko modulua Bigarren Hezkuntzako “Gorputz Hezkuntza” espezialitateko irakasleek irakatsiko dute.

–Mendi ertaineko bigarren ikasmaila: berariazko blokeko moduluko guztiak.

–Eskaladako bigarren ikasmaila: berariazko blokeko modulu guztiak.

Ikastetxeko zuzendaritzak kapitulu honetan ezarritakoari jarraikiz eginen du 2021-2022 ikasturterako irakasle espezialistak kontratatzeko proposamena. Kontratazio proposamen hori Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura igorriko da, baliozkotu dezaten.

Lanbide Heziketako Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak proposatuko dio Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuari irakasle espezialisten zer kontratazio beharra aurreikusten duen 2021-2022 ikasturtean irakaskuntza horietarako.

Gainerako irakaskuntzetarako bezala, kontratazioen gaineko hasierako proposamen hori eskolaratze-aurreikuspenak oinarri hartuta egiten da, eta kontuan hartuz kalitate baldintzak eta, orobat, irakaskuntza hauek arautu eta garatzeari begira ohikoa den berezko malgutasuna.

2.–Irakasle espezialisten eginkizunak.

2.1. Hona hemen kirol irakaskuntzetako irakasle espezialisten eginkizunak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 91. artikuluan aurreikusitako eginkizun orokorrak zehaztuz eta malgutasuna kontuan harturik:

a) Esleiturik dituzten modulu eta blokeen programazioa eta irakaskuntza.

b) Ikasleen ikaskuntza prozesuaren ebaluazioa, baita irakaskuntza prozesuena ere.

c) Ikasleen tutoretza, esleiturik dituzten modulu eta blokeei dagokienez, esleiturik badituzte.

d) Ikasleen orientazioa prestakuntza, kirol eta lanbide arloetan, ikastetxeko zerbitzu edo departamentu espezializatuekin elkarlanean.

e) Ikastetxearen jarduera orokorrean parte hartzea, ebazpen honetan ezarritakoarekin bat.

f) Hezkuntza Departamentuak edo ikastetxeak erabakitzen dituen ebaluazio planetan parte hartzea.

g) Kasuan-kasuan dagozkien irakaskuntza-prozesuetan, ikerketa, saiakuntza eta etengabeko hobekuntza.

2.2. Irakasle espezialistek elkarlanean eta talde-lanean gauzatuko dituzte aurreko atalean adierazitako eginkizunak.

3.–Irakasle espezialisten lanaldia.

3.1. Irakasle espezialisten lanaldia egin beharreko lanaren ezaugarrietara eta kirol irakaskuntzen berezko malgutasunera egokituko da.

3.2. Oro har, lanaldia ikasturtearen irakastaldian gauzatuko da, hau da, irailaren 1etik ekainaren 30era arte. Kirol modalitate eta espezialitateen inguruabarrak kontuan harturik, ikasturte bakoitzaren egutegia arautzen duen ebazpenean finkatuko da eskola-aldi zehatza.

4.–Irakasle espezialisten ordutegiaren alderdi orokorrak.

Irakasle espezialistek bakoitzaren kontratuan ezarritako orduetan gauzatuko dituzte irakaslanari eta ikastetxeari lotutako jarduerak.

5.–Irakasle espezialisten eskola-denbora: banaketa eta alderdi orokorrak.

5.1. Eskola-saioek eta saio osagarriek osatzen dute eskola-denbora. Ikastetxean edo ikastetxetik kanpo egin daitezke biak. Eskola-saio baten iraupena berrogeita hamabost minutukoa da. Saio osagarri baten iraupena hirurogei minutukoa da.

5.2. Honako hauek osatzen dituzte eskola-saioak: batetik, zuzeneko irakaskuntzako saioak, hau da, ikasleei irakaskuntza teorikoa eta praktikoa ematekoak eta lehen amaierako ebaluazioko ebaluazio jarduera teoriko eta praktikoak garatzekoak, ikastetxean zein ikastetxetik kanpo, eta, bestetik, beste eginkizun batzuk betetzeko eskola-denbora gisa kontatzen diren saioak, hots, zuzeneko irakaskuntzaz bestelako jarduerak egitekoak eta bigarren amaierako ebaluazioko ebaluazio jarduera teoriko zein praktikoak egitekoak.

5.3. Saio osagarriak bideratuko dira ikastetxeko jarduerak, irakas-jardunak berezko dituen jarduerak eta jardunaldi praktikoei loturiko jarduerak egitera, jarraibide hauetan zehaztutakoarekin bat. Eskola-denboran, saio osagarri bat eman behar da zuzeneko irakaskuntzako 4 eskola-saioko. Saio horiek irakasle espezialista kontrataturik dagoen aldian banatuko dira.

5.4. Orduen banaketan irakaskuntza hauen berezitasuna kontuan hartu beharko da, malgutasun neurriei dagokienez.

5.5. Orobat, kontuan hartu beharko da kirol irakaskuntzetako irakasle espezialistak kirol eta lanbide arloetako jarduera egiten duten profesionalak direla, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 51. artikuluan adierazten den bezala. Horregatik, eskola-denborarekin bateragarria izan behar da kirol zein lanbide arloetako jarduerak egitea, nahitaezkoak direnak irakasle espezialista izateko, betiere helburua izanik benetan eta behar bezala betetzea irakas-jarduna, irakasle espezialistaren kontratuaren xedekoa, irakaskuntza horien egutegiarekin bat.

6.–Irakasle espezialisten eskola-denbora: eskola-saioak eta saio osagarriak.

6.1. Eskola-saioak.

Hauek dira eskola-saioak:

6.1.1. Zuzeneko irakaskuntzako saioak: ikasleei eskola ematekoak. Zuzeneko irakastorduen artean kontzeptu hauekin bat datozenak daude:

a) Ohiko talde/gelarekin berariazko blokearen moduluetan ematen diren orduak, ikastetxean zein ikastetxetik kanpo, Nafarroan indarra duen curriculumean kirol irakaskuntzen maila eta modalitate-espezialitate bakoitzerako adierazitakoak, eta amaierako ebaluazioari dagozkion orduak, jarraian adierazten denarekin bat.

Berariazko blokearen moduluetako ordu teorikoei dagozkien amaierako lehen ebaluazioko jarduerak sartuta daude berariazko blokearen modulu bakoitzari dagozkion ‘ordu teorikoen’ guztizkoaren barruan.

Ordu teorikoen gaineko bigarren amaierako ebaluazioko jarduerak eskola-denbora gisa zenbatzen dira, jarraibide hauen 6.1.2 atalean adierazitakoarekin bat.

Berariazko blokearen moduluetako ordu praktikoei dagozkien amaierako lehen ebaluazioko jarduerak sartuta daude berariazko blokearen modulu bakoitzari dagozkion ‘ordu praktikoen’ guztizkoaren barruan.

Ordu praktikoen gaineko bigarren amaierako ebaluazioko jarduerak eskola-denbora gisa zenbatzen dira, jarraibide hauen 6.1.2 atalean adierazitakoarekin bat.

b) Bikoizketa orduak, berariazko blokearen moduluen ordu praktikoetan egiten direnak, ikastetxean zein ikastetxetik kanpo.

6.1.2. Eskola-denbora gisa zenbatzen diren saioak zeregin hauetarako dira: amaierako bigarren ebaluazioko jarduerak egiteko (ordu teorikoenak zein praktikoenak), beste irakasle espezialisten absentziak direla-eta zaintza-orduak egiteko (irakaskuntza jarduera berrantolatu bitartean), eta irakaskuntzaz kanpoko jarduerei loturiko eginkizunak egiteko jardunaldi praktikoetan, eta koordinazio-funtzioekin zerikusia dutenak egiteko. Eskola-denbora gisa zenbatzen diren saioak honela esleitzen dira berariaz:

a) Amaierako bigarren ebaluazioari dagozkion eskola-denbora gisako orduak honela esleitzen dira: ordu teorikoen amaierako bigarren ebaluaziorako, eskola-denbora gisako ordu 1 berariazko blokearen modulu bakoitzeko; ordu praktikoen amaierako bigarren ebaluaziorako, 25 ordu mendi-ibiltaritzako hasierako zikloan, 40 ordu mendi ertaineko bigarren ikasmailan eta 20 ordu eskaladako bigarren ikasmailan.

b) Lan-eremua prestatu eta ikuskatu beharra dakarten saio praktikoetarako eta saio praktikoetako irakaskuntzaz kanpoko jardueretarako, zenbait ordu esleituko dira eskola-denbora gisa, honela: berariazko blokearen moduluetako ordu praktikoek osotara zenbat jo eta laurden bat, Nafarroako curriculumean maila eta kirol modalitate/espezialitate bakoitzerako adierazitakoarekin bat, eta ebazpen honetan adierazitakoarekin bat mendi-ibiltaritzako hasierako zikloari dagokionez. Orduen guztizko kopuru hori funtzio horietan aritzen diren irakasle espezialisten artean banatuko da.

c) Berariazko blokearen moduluetako irakasle espezialistei eskola-denbora gisako zenbait ordu esleituko zaizkie koordinazio-funtzioetarako, honela, baldin eta kirol modalitate/espezialitate bakoitzaren berariazko blokearen moduluetan 3 espezialista titular edo gehiago badaude: 5 ordu mendi-ibiltaritzako hasierako ziklorako, 10 ordu mendi ertaineko bigarren ikasmailarako eta 10 ordu eskaladako bigarren ikasmailarako.

6.2. Saio osagarriak.

Saio osagarriak dira, zorrozki, zuzeneko eskolatzat hartu ezin direnak, baina, berariazko jarduera batzuk egitea eskatzen dutenez, eskola-ordutegia handitzea dakartenak. Kontzeptu hauei dagozkie:

a) Irakas-jardunaren berezko jarduerak, esate baterako irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak prestatzea, irakas-materialak egitea, ebaluazio-jarduerak zuzentzea, ebaluatzea eta erreklamazioei erantzutea.

b) Departamentuko bilera.

c) Berariazko blokeko irakasle espezialisten bilera, eta prestakuntza praktikoarena, halakorik egonez gero.

d) Zaintzak egitea beste irakasle espezialista baten absentzian, hura lanera itzuli bitartean, baldin eta absentziak edo laneko bajak laburrak badira, edo irakaskuntza jarduera berrantolatu arte.

e) Klaustroaren bileretara joatea.

f) Ebaluazio saioetara eta irakasle taldeko bileretara joatea.

g) Kirol irakaskuntzei dagozkien koordinazio tresnak prestatu eta berrikustea.

7.–Antolamenduzko alderdi metodologikoak.

7.1. Ordu teorikoak eta berariazko blokeko moduluetako kontzeptuak ikastearen emaitzekin loturiko orduak.

Oro har, ikastetxeko ikasgela batean ematen dira, eta berariazko blokearen moduluen eduki eta alderdi teorikoak lantzen dira saio horietan.

Ikasgelako saio horietan egiten dira, orobat, proba idatziak eta ebaluatzeko planifikatutako bestelako jarduera batzuk, hala nola ikasleek talde-lanean edo bakarka egindako lanen aurkezpenak.

Mendi-ibiltaritzako hasierako zikloan, jarraian adierazten direnak dira kontzeptuen ikaskuntzaren emaitzekin loturiko orduak. Mendi ertaineko eta eskaladako bigarren ikasmailetan, ordu teorikoak dira dagozkien curriculumetan ezartzen direnak. Honako hauek:

a) Mendi-ibiltaritzako hasierako zikloa. Kontzeptuen ikaskuntzaren emaitzekin loturikoak (modulu hau izan ezik ‘MED-MOSE105. Prestakuntza praktikoa’): MED-MOSE102.

Gidari-lana mendi-ibiltaritzan (150 ordu)

52

MED-MOSE103. Behe mendietako ingurune fisikoa eta giza ingurunea (80 ordu)

28

MED-MOSE104. Aisialdia (40 ordu)

Bigarren Hezkuntzako irakasleak GORPUTZ HEZKUNTZA

14

BERARIAZKO BLOKEAREN ORDU TEORIKOAK GUZTIRA

94

Lanbide garapena

15

Mendi kirolen prestakuntza teknikoa

25

Mendiko ingurumena

10

Mendi kiroletako segurtasuna

15

BERARIAZKO BLOKEAREN ORDU TEORIKOAK GUZTIRA

65

b) Mendi ertaineko bigarren ikasmaila. Ordu teorikoak:

Gidari-lana mendi ertainean

10

Mendi ertaineko kirol teknikariaren lanbide garapena

10

Mendi kirolen entrenamendua

5

Mendian aurrera egiteko prestakuntza teknikoa

15

Mendiko ingurumena II

10

Segurtasuna mendiko jarduera gidatuetan

20

BERARIAZKO BLOKEAREN ORDU TEORIKOAK GUZTIRA

70

c) Eskaladako bigarren ikasmaila. Ordu teorikoak:

Gidari-lana eskaladan

10

Eskaladako kirol teknikariaren lanbide garapena

10

Eskalada entrenamendua

5

Eskalatzen irakasteko prestakuntza teknikoa eta metodologikoa

15

Mendiko ingurumena eskaladan

10

Segurtasuna eskaladan

20

BERARIAZKO BLOKEAREN ORDU TEORIKOAK GUZTIRA

70

Berariazko blokearen modulu bakoitzeko ordu teorikoak ematen dituen irakasle espezialista kasuan kasuko moduluaren irakasle titularra izanen da, eta hala agertuko da eskola kudeaketako EDUCA sisteman.

7.2. Ordu praktikoak eta berariazko blokeko moduluetako prozedurazko ikaskuntzen emaitzekin loturiko orduak.

Oro har, ingurune naturalean ematen dira, saio praktikoetan, eta modu praktikoan heltzen zaie berariazko blokearen moduluen alderdi tekniko eta didaktikoei.

Saio praktiko horietan batera lantzen ahalko dira berariazko blokearen hainbat modulutako alderdi praktikoak. Irakasle espezialista bat baino gehiago daudenean, baterako eskolak emanen dituzte saio praktikoan aritu behar duten irakasle espezialistek.

Iraupenaren arabera, honelakoak izan daitezke saio praktikoak:

–Egun erdiko saio praktikoak, goizez ala arratsaldez. Oro har, 4 eta 6 ordu artekoak izanen dira.

–Egun osoko saio praktikoak, goizez eta arratsaldez. Oro har, 8 eta 10 ordu artekoak izanen dira.

–Egun oso luzatuko saio praktikoak, goizetik gauera. Oro har, 12 eta 14 ordu artekoak izanen dira, eta gaua kanpoan pasatzen da.

Planifikatutako saio praktiko horietarako aurreikusi den iraupena aldakorra da, egiten diren egunean ingurumenean eta eremuan dauden baldintzen arabera.

Mendi-ibiltaritzako hasierako zikloan, ondoren zehazten direnak dira berariazko blokeko moduluetako prozedurazko ikaskuntzen emaitzekin loturiko orduak. Mendi ertaineko eta eskaladako bigarren ikasmailan, ordu praktikoak dira dagozkien curriculumetan zehazten direnak. Honako hauek:

a) Mendi-ibiltaritzako hasierako zikloa. Prozedurazko ikaskuntzen emaitzekin loturiko orduak (modulu hau izan ezik ‘MED-MOSE105. Prestakuntza praktikoa’): MED-MOSE102.

Gidari-lana mendi-ibiltaritzan (150 ordu)

98

MED-MOSE103. Behe mendietako ingurune fisikoa eta giza ingurunea (80 ordu)

52

MED-MOSE104. Aisialdia (40 ordu)

Bigarren Hezkuntzako Gorputz Hezkuntzako irak.

26

BERARIAZKO BLOKEAREN ORDU PRAKTIKOAK GUZTIRA

176

Horiek lantzeko egiten diren saio praktikoetan batera heltzen ahalko zaie modulu desberdinetako alderdi praktikoei. Berariazko blokeko moduluetako ordu horietan irakasle/ikasle ratioa 1/15ekoa izanen da. Saio praktiko hauetan ikasleen ebaluazio jarraitua egin beharko da.

b) Mendi ertaineko bigarren ikasmaila:

Gidari-lana mendi ertainean

50

Mendi kirolen entrenamendua

5

Mendian aurrera egiteko prestakuntza teknikoa

65

Mendiko ingurumena II

25

Segurtasuna mendiko jarduera gidatuetan

65

BERARIAZKO BLOKEAREN ORDU PRAKTIKOAK GUZTIRA

210

Horiek lantzeko egiten diren saio praktikoetan batera heltzen ahalko zaie modulu desberdinetako alderdi praktikoei. Berariazko blokeko moduluetako ordu horietan irakasle/ikasle ratioa 1/8koa izanen da. Saio praktiko hauetan ikasleen ebaluazio jarraitua egin beharko da.

c) Eskaladako bigarren ikasmaila:

Gidari-lana eskaladan

50

Eskalada entrenamendua

10

Eskalatzen irakasteko prestakuntza teknikoa eta metodologikoa

100

Mendiko ingurumena eskaladan

25

Segurtasuna eskaladan

65

BERARIAZKO BLOKEAREN ORDU PRAKTIKOAK GUZTIRA

250

Horiek lantzeko egiten diren saio praktikoetan batera heltzen ahalko zaie modulu desberdinetako alderdi praktikoei. Berariazko blokeko moduluetako ordu horietan irakasle/ikasle ratioa 1/4koa izanen da. Saio praktiko hauetan ikasleen ebaluazio jarraitua egin beharko da.

8.–Irakasle espezialistak kontratatu beharraren gaineko aurreikuspena 2021-2022 ikasturterako.

Aurreko jarraibidean zehaztutako ordu eta ratioei jarraikiz, eta Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 18ko 50/2021 Ebazpenean xedatutako ikaspostuen eskaintza aintzat hartuta, 2021-2022 ikasturterako kontratatu beharko diren irakasle espezialisten aurreikuspena ondoren zehazten dena da.

8.1. Mendi-ibiltaritzako hasierako zikloa:

Kontuan hartuta aurreko jarraibideak, eta berariazko blokeko ikasle errepikatzaileak barne, taldea gehienez ere 25 ikaslerekin osatuko dela, kontratatu beharreko irakasle espezialisten aurreikuspena honako hau da:

Eskola-saioak

Zuzeneko irakaskuntza

Titularra

230

Banaketak

150

Eskola-denbora gisa kontatzen diren orduak

2. azterketa praktikoaren orduak

25

2. azterketa teorikoaren orduak

2

Saio praktikoetako eremua prestatzea

38

Koordinazio-orduak

5

Saio osagarriak

Irakas-jardunaren / zaintzen / saio praktikoen berezko jarduerak

95

GUZTIRA

545

8.2. Mendi ertaineko bigarren ikasmaila:

Kontuan hartuta aurreko jarraibideak, eta berariazko blokeko ikasle errepikatzaileak barne, taldea gehienez ere 16 ikaslerekin osatuko dela, kontratatu beharreko irakasle espezialisten aurreikuspena honako hau da:

Eskola-saioak

Zuzeneko irakaskuntza

Titularra

280

Banaketak

210

Eskola-denbora gisa kontatzen diren orduak

2. azterketa praktikoaren orduak

40

2. azterketa teorikoaren orduak

6

Saio praktikoetako eremua prestatzea

53

Koordinazio-orduak

10

Saio osagarriak

Irakas-jardunaren / zaintzen / saio praktikoen berezko jarduerak

123

GUZTIRA

722

8.2. Eskaladako bigarren ikasmaila:

Kontuan hartuta aurreko jarraibideak, eta berariazko blokeko ikasle errepikatzaileak barne, taldea gehienez ere 8 ikaslerekin osatuko dela, kontratatu beharreko irakasle espezialisten aurreikuspena honako hau da:

Eskola-saioak

Zuzeneko irakaskuntza

Titularra

320

Banaketak

250

Eskola-ordutzat zenbatzen diren orduak

2. azterketa praktikoaren orduak

20

2. azterketa teorikoaren orduak

6

Saio praktikoetako eremua prestatzea

62

Koordinazio-orduak

10

Saio osagarriak

Irakas-jardunaren / zaintzen / saio praktikoen berezko jarduerak

143

GUZTIRA

811

Irakaskuntza hauek ematen dituen ikastetxe bateratuko zuzendaritzak zehaztuko du zein diren kontratazio beharrak, eta Lanbide Heziketako Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak baliozkotzat eman ondoren, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura igorriko ditu; baliteke jarraibide honetan azaldutako aurreikuspenari behar bezala arrazoitutako aldaketak egitea.

Horretarako, ikastetxeak proposamen bat egin beharko du, ordu horiek proposaturiko irakasle espezialisten artean hilabetez hilabete banatuz, irakaskuntza hauetarako zedarritutako egutegi akademikoarekin bat eta aintzat harturik irakasle espezialista bat hilean 100 ordu egiteko kontratatu daitekeela gehienez ere. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura igorriko da proposamen hori.

9.–Kirol irakaskuntzen departamentua.

9.1. Araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan, kirol irakaskuntzen departamentu berariazko bat izanen da, bat eginen duena Gorputz Hezkuntza espezialitateko Departamentu didaktikoarekin. Kirol irakaskuntzetako irakasle espezialistak departamentu horretan sartuta egonen dira, curriculumaren programazioaren eta programazio didaktikoaren ondorioetarako eta departamentuari atxikitako irakaskuntzen koordinazio orokorraren ondorioetarako.

9.2. Berariazko blokearen moduluetan edo bestela prestakuntza praktikoan irakasteko kontratatu edo izendatu diren irakasle espezialistak departamentu horretakoak izanen dira, eta hitza eta botoa izanen dituzte. Kontratazioak iraun bitarte izanen dira departamentu horretakoak.

10.–Irakasle espezialisten parte-hartzea ikastetxeko organoetan.

10.1. Irakasle espezialistak klaustroko, taldeko irakasle-taldeetako eta kirol irakaskuntzetako departamentuko kideak izanen dira, eta, horrenbestez, ikastetxeak zer bileratarako deia egin eta horietara agertu beharko dute. Irakasle espezialistek ez dute parte hartuko ikastetxeko koordinazio pedagogikorako gainerako organoetan.

10.2. Nolanahi ere, kontuan hartu beharko da kirol irakaskuntzetako irakasle espezialistak kirol eta lanbide arloetako jarduera egiten duten profesionalak direla, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 51. artikuluan adierazten den bezala, eta, horregatik, bi jarduera horiek bateragarriak izan daitezen ahaleginak egin beharko dituztela hala ikastetxeak nola irakasle espezialistak berak. Hori horrela, irakasle espezialistak ikasturte hasieratik programatutako bileretara joan beharko du, baldin eta horietarako deia egin bazaio; izan ere, kontratuan bilera horietarako orduak izanen ditu. Edonola ere, kirol arloko lanbide jardueran zehaztu ezinezko egoeraren bat gertatu eta horren ondorioz ezin badu programatutako bileretara joan, absentzia justifikatutzat joko da, betiere kasuan kasuko egoera agiri bidez justifikatzen bazaio ikastetxeko zuzendaritzari.

10.3. Kirol irakaskuntzetako irakasle espezialista gisa kontratatutako edo izendatutako pertsonak ezin dira hautagai edo hautesle izan ikastetxeetako kide bakarreko gobernu organoetarako.

11.–Kirol irakaskuntzen koordinazioa.

11.1. Koordinazioa: karguak eta funtzioak.

Kirol teknikari titulua eskuratzeko behar den kirol-irakaskuntzako ziklo oso bakoitzak zikloko kirol koordinatzaile bat izanen du, kirol ziklo horretako bloke komuneko eta/edo osagarriko irakaskuntzak ematen dituen irakaslea, hain zuzen ere. Bi direnez ematen diren kirol teknikari titulazioak, bi izanen dira kirol zikloko koordinatzaileak ere, bat Mendi ertaineko kirol teknikariaren titulurako, eta beste bat Eskaladako kirol teknikariaren titulurako.

Bigarren Hezkuntzako institutuen erregelamendu organikoa garatzen duen uztailaren 16ko 225/1998 Foru Aginduaren 22. artikuluan xedatutakoa garatuz:

–Kirol ziklo bakarra baldin badago, departamentuko buruak eginen ditu kirol zikloaren koordinatzaileari dagozkion eginkizunak.

–Bi kirol ziklo baldin badaude, departamentuko buruak eginen ditu kirol zikloetako bati dagozkion koordinatzaile eginkizunak, eta beste koordinatzaile bat egonen da bigarren kirol ziklorako, dagozkion eskola-orduak izanen dituena.

Ikasmaila hasierako / amaierako eta maila bakoitzeko berariazko blokean, horri dagozkion moduluak koordinatzeko eginkizunak egonen dira, eta horiek bere gain hartuko ditu berariazko bloke espezifiko horretan irakasten duen irakasle espezialista batek, ebazpen honen 6.1.2 jarraibidean adierazitako ordu-esleipen eta baldintzekin bat.

11.2. Eginkizunak.

–Kirol zikloko koordinatzaileak bere gain hartuko ditu otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren 45.3 artikuluan aipatutako eginkizunak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoa), eta arreta berezia emanen dio berariazko blokeko moduluak ematen dituzten irakasleen koordinazioari eta berariazko blokeko irakasleak koordinatzeari, kontuan harturik irakaskuntza hauen ezaugarri bereziak.

–Ikasmaila bakoitzeko berariazko blokearen moduluen koordinazio eginkizunak bere gain hartzen dituen irakasle espezialistak honako hauek egin beharko ditu:

a) Berariazko blokeko irakasle eta irakasle espezialisten taldearen koordinazio bilerak zuzentzea.

b) Irakasle espezialista guztien izenean artekari lanak egitea kirol zikloko koordinatzailearekin, kirol irakaskuntzetako departamentuko buruarekin eta ikastetxeko zuzendaritza taldearekin.

c) Kirol ziklora eta ikasmailara sartzeko berariazko probak prestatzen eta ebaluatzen laguntzea, oinarri harturik Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak ezartzen dituen jarraibideak.

c) Berariazko blokeko moduluak ezartzearekin eta garatzearekin lotutako prestakuntza beharrak diagnostikatzea, kirol irakaskuntzetako zikloko koordinatzailearekin edo departamentuko buruarekin elkarlanean, eta hark bideratuko ditu, ikastetxeak horretarako ezarrita daukan moduan.

d) Behar materialak hautematea eta behar diren kudeaketak egitea berariazko blokeko moduluetan behar diren baliabideak erosteko, kirol irakaskuntzetako zikloko koordinatzailearekin elkarlanean, ikastetxeak ezarritako protokoloarekin bat.

12.–Matrikulak bateragarri egitea.

a) 2021-2022 ikasturtean kirol irakaskuntzen heziketa ziklo batean matrikulatuta dauden ikasleek aldi berean Batxilergoko irakaskuntzak egin ditzakete Nafarroan, baina, betiere, ikasketa horiek egiteko, “Félix Urabayen” Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutuan matrikulatzen badira, urrutiko araubidean, bertan sartzeko baldintzak beteta.

b) 2021-2022 ikasturtean kirol irakaskuntzetako ziklo batean matrikulaturik dauden ikasleek, gainditzeke duten modulu bakarra prestakuntza praktikoa baldin bada, zilegi izanen dute irakaskuntza horiek helduentzako Batxilergoko ikasketekin bateratzea Nafarroan, betiere baldintza akademikoak eta Batxilergo horretan sartzekoak betetzen badituzte.

c) 2021-2022 ikasturtean derrigorrezkoaren ondoko irakaskuntzetan eta/edo goi mailako irakaskuntzetan Nafarroan matrikulatutako ikasleek aldi berean egin ditzakete araubide bereziko kirol irakaskuntzak, gutxienez orduen %90 bateragarriak badira.

III. kapitulua.–Erreferentziazko agiri estrategikoak eta araudia.

13.–Erreferentziazko agiri estrategikoak.

–Lanbide Heziketaren 2017-2020 Plan Estrategikoa.

14.–Araubide bereziko kirol irakaskuntzen araudia.

14.1. Antolamendua.

–1363/2007 Errege Dekretua, urriaren 24koa. (Araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolaketa orokorra).

–248/2011 Foru Dekretua, abenduaren 28koa. (Araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolaketa eta garapena).

14.2. Onarpena. Zikloetan sartzeko probak. Berariazko sarrera probak.

–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren 2021eko Ebazpena, Ikastetxe publikoetan kirol irakaskuntzetarako ikasleak onartzeko prozedura erregulatzen duena, 2021-2022 ikasturtean.

–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren 2021eko Ebazpena, heziketa zikloetan sartzeko 2021ean egin behar diren probak arautzen dituena.

–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren 2021eko Ebazpena, 2021-2022 ikasturtean sartzeko kirol proba espezifikoen deialdia arautzen duena.

14.3. Ebaluazioa.

–93/2014 Foru Agindua, urriaren 21ekoa. (Araubide bereziko kirol iraskaskuntzetako zikloen ebaluazioa).

–49/2013 Foru Agindua, maiatzaren 21ekoa. (Ebaluazio prozesuan erreklamazioak egiteko sistema).

14.4. Nazioartekotzea.

–31/2012 Foru Agindua, apirilaren 3koa. (Prestakuntza egonaldiak atzerrian: ikasleak eta irakasleak).

15.–Kirol irakaskuntzei buruzko informazioa.

–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioan: https://www.educacionyfp.gob.es/eu/contenidos/estudiantes/ensenanzas-deportivas.html

–Kirolaren Kontseilu Nagusian:

https://www.csd.gob.es/es/csd/ensenanzas

–Hezkuntza Departamentuan:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/ensenanzas-deportivas-de-regimen-especial

Iragarkiaren kodea: F2114085