240. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 1959. eta 1960. lurzatietan. Behin betiko onespena

San Adriango Udalak, 2021eko irailaren 29an egindako osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

“Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Ana María Calvo Hernández andreak Hercal de Proyectos y Soluciones SLren izenean aurkezturiko xehetasun-azterketa (746 erregistro zenbakia), San Adriango 3. poligonoko 1959. eta 1960. lurzatiei buruzkoa, lurzati horietan dauden gehieneko lerrokadurak berriz definitzeko xedez.

Bigarrena.–Espediente osoa lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko departamentu eskudunari bidaltzea, egindako txostenekin batera, gehienez ere hamar eguneko epean, onespen hau ematen denetik zenbatzen hasita, kontrola dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoarekin bat etorriz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 72.4 artikulua), eta Nafarroako Planeamenduaren Erregistroan inskriba dadin, Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua arautzen dituen urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 5.2.b) artikuluaren arabera.

Hirugarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, barnean sartutako hirigintza arauekin batera”.

San Adrianen, 2021eko irailaren 30ean.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2114524