24. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Herri-larreen aprobetxamendua

Arguedasko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko urtarrilaren 13an egindako bilkuran, erabaki zuen zazpi eguneko epea ematea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, familia-unitateek aurkez dezaten herri-lurretako larreen aprobetxamendua eskuratzeko eskaera, herritarrentzako zuzeneko esleipenaren modalitatean, baldin familia-unitate horiek betetzen badituzte Arguedasko herri-lurretako larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan ezarritako baldintzak eta beharkizunak; hori dena, jarraikiz Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 186. artikuluari eta hurrengoei.

Arguedasen, 2021eko urtarrilaren 14an.–Alkate udalburua, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2100562