24. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2020ko azaroaren 25ean egin batzar nagusi arruntean, hasiera batez onetsi zuen bigarren aldaketa egitea erakundearen 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean. 2020ko 288. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, abenduaren 15ean, eta hamabost egun baliodunean jendaurrean eduki ondoan Mankomunitateko Idazkaritzan, inork ez du haren kontrako erreklamaziorik aurkeztu.

Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz, behin betiko onetsirik gelditu da, eta bidezkoa da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea laburturik (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen bidez aldatua).

Lizarran, 2021eko urtarrilaren 14an.–Mankomunitateko burua, Emilio Cigudosa García.

MANKOMUNITATEA

GASTUAK:

  • Ur zerbitzua: -25.709,00 euro.
  • Hiri hondakin zerbitzua: +8.227,00 euro.
  • Udalen urbanizazioa: +17.700,00 euro.
  • Udalerriaz gaindiko interesa duten inbertsioak: +42.508,00 euro.

Gastuak, guztira: +42.726,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

  • 0. kapitulua: 16.799,00 euro.
  • 1. kapitulua: 8.227,00 euro.
  • 2. kapitulua: 17.700,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: +42.726,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L2100723