24. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDIA MANKOMUNITATEA

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Batzordeak, 2020ko abenduaren 23an egin bilkuran eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen 2020ko 1. aurrekontu-aldaketa, honako gastu hauei aurre egiteko: “Abartzuzako eskola zaharrak egokitzea”, 8.000,00 euroko aparteko kreditua 143362200 partidan, aurrekontuko beste partida batzuk neurri txikiagoan betearazteari esker finantzatua.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Aritzalan (Deierri), 2020ko urtarrilaren 19an.–Mankomunitateko burua, Edorta Lezaun Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L2100850