24. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Pitillasko Udalak, 2020ko abenduaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehendabizikoa.–Alkatea %70eko dedikazio partzialean ariko da karguan. Urteko ordainsari gordina 17.600 eurokoa izanen da eta 14 soldatatan ordainduko da. Udalak bere gain hartuko du Gizarte Segurantzari eman beharreko enpresa kuotaren ordainketa.

Bigarrena.–Lehen eta bigarren alkateordeek 200na euro kobratuko dituzte urtean, bi ordainketatan, seihileko bakoitza igarotakoan.

Hirugarrena.–Jaietako, Nekazaritzako eta Hirigintzako zinegotziek 100na euro kobratuko dituzte urtean, bi ordainketatan, seihileko bakoitza igarotakoan.

Laugarrena.–40 euro ordainduko dira kide anitzeko organoetara joateagatik, hara joaten denean Pitillasko Udaleko udalkide izateagatik, hala nola Oinarrizko Gizarte Zerbitzura, Erdialdeko Partzuergora, Etxe-bizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegora, Kirol Mankomunitatera, Mai-ragako Mankomunitatera, Eskola Kontseilura, Beireko eta Pitillasko Man-komunitatera edo NUKFra.

Bosgarrena.–40 euro jasoko dituzte zinegotziek Kontuen Batzorde Berezian parte hartzeagatik.

Seigarrena.–Ezkontzak egiteagatik, zinegotziek 30 euro jasoko dituzte lanegunetan, eta 50 euro, berriz, jaiegunetan.

Zazpigarrena.–Enkanteetan parte hartzeagatik, 20 euro jasoko dituzte.

Pitillasen, 2020ko abenduaren 28an.–Alkate udalburua, Pedro José Labari Elduayen.

Iragarkiaren kodea: L2016291