24. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Aldaketa, Eguneko arreta emateko landa zentroaren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea honako ordenantza honetan, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin:

–Eguneko arreta emateko landa zentroaren prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Epe hori iraganik, inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko da.

Oibarren, 2020ko abenduaren 31n.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2100815