24. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautaketa

Petilla Aragoiko Udalak Bake Epaitegiko bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak bete behar ditu.

Eskaerak aurkezteko epea 2021eko otsailaren 12an bukatuko da, 13:00etan.

Aurkezteko tokia: Petilla Aragoiko Udalaren Idazkaritzan, Nafarroa plaza, z.g., Petilla Aragoi.

Ordutegia: ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara.

Aditzera ematen da Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan eta Bake epaileen gaineko erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

Petilla Aragoin, 2021eko urtarrilaren 15ean.–Alkate udalburua, Florentino Aguas Arilla.

Iragarkiaren kodea: L2101118