24. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

Egoitza elektronikoa sortzea

Orontzeko Udalak, 2020ko irailaren 17an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Bete dadin ezarrita dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (hizpide du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa), eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure erakundearekin komunikatzeko,

ERABAKITZEN DA:

1.–Orontzeko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea honako helbide elektroniko honetan: https://oronz.clmtec.es/. Orontzeko Udala da Interneteko domeinu horren jabea eta egoitzaren titularra.

2.–Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4.–Erabaki hau Udaleko alor guztiei jakinaraztea, eta Orontzeko Udalaren web-atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.

5.–Orontzeko Udaleko Idazkaritzari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Orontzen, 2020ko irailaren 17an.–Alkatea, Iera Aramburu Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2100738