24. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 730. lurzatian. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2020ko abuztuaren 6ko erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat 1. poligonoko 730. lurzatian (Orkoiengo Altos de Orkoien kalea), Ana Iglesias Gárrizek sustatuta, lerrokadurak aldatzeko, igerilekua egiteko eta estaltzeko.

Espedientea jendaurrean egon da 20 egun baliodunean, beharrezko iragarkiak egin ondoan, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsi da xehetasun-azterketa, 2020ko azaroaren19ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez.

Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, indarra har dezan eta publikoa izan dadin; hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Orkoienen, 2020ko abenduaren 22an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2016142