24. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

7/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, 2020ko abenduaren 28ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, aurrekontu-aldaketa onetsi zuen hasiera batez, kreditua sortzearren funtzionarioen montepioaren defizita finantzatzeko.

Interesdunek espedienteak ikus ditzakete, eta bidezko jotzen dituzten alegazioak aurkeztu, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Bestela, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko zenbakian aipatutako jendaurreko epea iraganik.

Erriberrin, 2021eko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L2100857