24. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

9/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2020ko azaroaren 30eko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 9/2020 espedientea, langileen Gizarte Segurantzara bideratutako kreditu-gehigarri bat sortzeko.

Iragarkia 2020ko 288. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 15ean, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki-taulan ediktua paratuta.

Hamabost eguneko epea iragan da, hain zuzen ere martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak ezartzen duena, lege beraren 202.1 artikuluarekin lotuta (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa), eta epe horretan inork ez du alegaziorik edo erreklamaziorik egin; hala, aipatutako aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin bat.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

Kreditu-gehigarria.

GASTUAK:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 9200 16001

Langileen Gizarte Segurantza

2.800,00 euro

Gastuak, guztira

2.800,00 euro

Finantzaketa:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

2.800,00 euro

Finantzaketa, guztira

2.800,00 euro

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa jartzea, Leozko Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, zuzendua zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iratxetan (Leotz), 2021eko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2100696