24. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

Aparteko kredituak eta kreditu-gehigarriak 2020ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Hasiera bateko erabakia jendaurrean jarri zen 2020ko abenduaren 15eko 288. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzearekin. Inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoa bihurtu da hura, eta orain argitaratzen da hartutako erabakia:

Lehena.–Honako kreditu-gehigarriak onestea, partida hauetan egitekoak:

2314-46210.–Dirulaguntza, Zahar-egoitzaren Patronatuari: 60.000,00 euro.

1500-1310002.–Langabeen kontratazioa: 23.000,00 euro.

Bigarrena.–Honako aparteko kreditu hauek onestea:

3331-2260903.–Ordezko kultur eta festa jarduerak antolatzea: 15.000,00 euro.

1500-1310003.–51 urtetik gorako langabeak kontratatzea: 10.500,00 euro.

1640-63301.–Argiztapenerako led argien hornidura: 4.500,00 euro.

2318-2269900.–Azterlana, integrazioa Fiteron: 15.000,00 euro.

1500-62201.–Fatxaden apainketa, kultura kaleetan: 14.000,00 euro.

2318-4820003.–Fitero sustatzeko bonoak: 7.000,00 eurokoa.

4300-47900.–Laguntzak enpresa eta/edo autonomoei covid krisiagatik: 30.000,00 euro.

3110-2269900.–Covid gastuak: 25.000,00 euro.

4300-22706.–Ordainsariak, Tokiko garapen eta suspertze plana: 6.000,00 euro.

1500-62400.–Ibilgailua erostea: 18.500,00 euro.

3410-63200.–Igerilekuetako obrak, taberna egokitzea: 18.500,00 euro.

Gastuek guztira 247.000,00 euro egiten dute, bai lehendik dauden partiden kreditu-gehigarriekin bai kreditu bereziekin.

Hirugarrena.–Aurrekontu-aldaketa horiek honela finantzatuko dira:

1.–Aurreikusiak baino diru-sarrera handiagoak aurrekontuan:

45110. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, obrak egiteko langabeak kontratatzeko: 19.600,00 euro.

45111. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, 51 urtetik gorakoak kontratatzeko: 8.800,00 euro.

2.–Aurreikusi gabeko diru-sarrerak aurrekontuan:

4508007.–Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, covid gastuetarako: 64.633,67 euro.

4508008.–Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, Fiteron integrazioa aztertzeko: 15.000,00 euro.

7508001.–Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, argiztapenerako led argien hornidurarako: 3.150,00 euro.

3.–Transferentzia ondoko gastuen partida hauetatik, 135.816,33 eurokoa.

3410-2260902.–Kirolaren eguneko gastuak: 10.000,00 euro.

3380-2262007.–Herriko festen antolaketa: 75.966,33 euro.

3410-4630002.–Igerilekuetako sorosleen kostua: 15.000,00 euro.

3380-2262002.–Fiteroko musika bandaren emanaldiak: 10.000,00 euro.

3380-2262006.–Martxoko festen antolaketa: 10.000,00 euro.

3380-2279901.–Zezen plazaren kudeaketa: 14.850,00 euro.

Fiteron, 2021eko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Miguel Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2100721